Software librea
ETE bat duzu eta ez zaizu bidezkoa iruditzen Microsoft-ek Windows, Office edo beste aplikazio batzuen truke kobratzen duena?
Windows-en segurtasun-eguneraketak arazoak ematen dizkizute?
Sistema eragilea gero eta ezegonkor doa eta teknikari informatikoa behar duzu aldiro dena bere onera etortzeko?
Birus eta spyware kontrako software-en kudeaketa gero eta denbora gehiago ematen dizu, edota ekonomikoki kalte egiten dizu? Esandako diru hori beste helburu batzuetarako zuzendu nahi duzu?
Aipatutako edozein galderari baietz erantzun badiozu, laguntzeko prest gaude.
Hain zuzen ere, gure enpresa software librea erabiltzen du, gure bezeroentzat dauzkan abantailekin:
- Gehienetan, lizentzia-kostu ez daukan software gomendatzen dugu. Horrela ezartze-kostua murrizten dugu eta arlo teknologikoan kalitatea guztiz egiaztatuta dago.
- Segurtasun-eguneraketak ere ez dute lizentziaren kostua sistema eragilean ( Linux ), eta baita bertsio berriak ere ez.
- Birusen presentzia oso murriztua da Linux-en, eta konfigurazio on batekin, eta baita arau batzuk jarraituta ere, Sarez Blai-tik emango dizkizugunak, zure denbora eta dirua beste lan batzuetan jarri ahal izango dituzu.
Gainera, une oro sistema eragilearen errendimendua ez da murriztuko denboraren poderioz, eta sistema egoki eta prest edukitzea zure ahaleginak zure negozian jartzea onartuko dizu.






