Hasiera - web orriak

Nola sortzen dugu web orria?

Gero eta globalizatuta dagoen mundu honetan, nahitaez Interneten egon behar dugu, web orriaren bitartez. Gure negozioaren logikari eusteko, edota erakuslehioaren moduan erabiltzen badugu besterik ez, web orria izan behar dugu gure enpresa  ikusgai izatea nahi badugu.

Hori bai, zer motatako web orria egiten dugun oso inportantea da, zeren gutxieneko helburuak betetzen ez baitugu, irudi ona eta salmentak eman beharrean, guztiz kontrakoa lortuko dugu.

Horregatik Sarez Blai-n web orri serio eta erangikorra lortzeko laguntzen dizugu, eta zure ondoan landuko ditugu edukiak, itxura, eta baita egitura aproposena helburua lortzeko, bezeroak konbentzitzea hain zuzen ere.

Eta gainera, ez dizugu orri estatiko bat utziko, modifikaezina, eduki-kudetzaile bat baino (CMS). Horrek esan nahi du zure artikuluak eta edukiak sartu ahal izango duzu era erraz batean, eta guk irakatsiko dizugu zehatz-mehatz nola egin. Baina horretaz arduratu nahi ez baduzu, guk egingo dugu zugatik.

Horrez gain, orri eleaniztuna sor dezakegu, hizkuntz batuetan ikus daitekeena. Hain zuzen, euskaraz egindako orria nahi baduzu, baina hizkuntza menderatzen ez baduzu, guk egingo dizugu itzulpena.

Gure zerbitzua beti kalitatekoa da, eta prezioak ezin lehiakorragoak, zeren Sareaz Blai-n zure negozioa lehenengoa dela ez baitugu ahazten.