Zer da web posizionamendua?
Zure web orria saltzen dituzun produktuen erakuslehioa da. Normala denez, es da gauza bera denda hiriko Kale Nagusian izatea, edota kanpoko auzo batean. Seguru aski, Kale Nagusitik askoz jende gehiago pasatzen da, eta saltzeko aukera gehiago dago. Gure web posizionamenduaren estrategiak erabilita, zure erakuslehioa bilatzaileen lehenengo postuetan egon daiteke, non bezeroek errazago ikusiko dute. Hau da, zure denda Kale Nagusian egongo da kokatuta, baina horko gehienezko alokairuak ordaindu barik.
Sareaz Blai-n igogailuaren metodoa diseinatu dugu zure web posizionamendua bilatzaileetako leku arrakastatsuetan bermatzeko.

Nola funtzionatzen du igogailuaren metodoa web posizionamendua bermatzeko?
1. solairua: Web posizionamendu ona lortzeko, lehenengo urratsa gure orria bilatzaileek indexatuta izatea da. Lehenengo solairu honetan hori lortuko dugu, eta direktorio nagusietan ere altan emango dugu.
2. solairua: Tokiko ikuspena. Arlo geografikoko bilaketak gero eta inportanteagoak dira bilatzaileen aldetik, eta oso garrantzitsua da gure arlo geografikoko bilaketetan ere agertzea.
3. solairua: Gure web orria erraz indexatu behar dute bilatzaileek, eta sarean presente egon behar dugu. Horretarako, sare sozialetara jo ditzakegu. Gure presentzia birtuala bermatzea birtute bihurtuko dugu, enpresa-marka sortuz eta irudi hobea emanez. Azken finean, horrek salmentaren kopurua igo dezake.
4. solairua: Presentzia birtuala edukiz gain, gure web orrirako trafiko gehiago lor dezakegu enpresarekin zerikusi dituzten kalitatezko artikuluak argitaratzen baditugu. Era horretan, jendeari informatzeaz gain, adituak bezala ikusiko gaituzte, horrek ematen dituen abantailak lortuta. Hori egiteko, gureak ez diren blogetan idatz dezakegu, eta are gehiago, guk egindako bloga ere izan dezakegu.
5. solairua: Gure blog-an edota beste leku batzuetan idazten badugu, ahalik eta jende gehiago irakurtzea interesatzen zaigu, zeren gure web orrirako trafikoa gehitu baitaiteke. Horretarako, sarean hainbat leku dago artikuluak bozkatzeko. Bozkatuagoak ikusgaiagoak dira, eta hortaz jende gehiago irakurtzen ditu eta aldi berean bozka ditzakete, gure web orrirantz trafiko gehiago sortuz.
6.solairua: Web posizionamendu ona era batzuetan lor daiteke. Gehienetan idazkiak, artikuluak, eduki onak sortzen lortzen da. Baina Interneten ere beste eduki batzuk jar daitezke: bideoak, irudiak, eta abar. Bilatzaileak, guztiz integratuta dagoen informazioaren bidean, bereak eta bi egiten ari dira mota horietako edukiak indexatu ahal izateko. Sarean izan ahal dugun edozein eduki audiobisual, gure posizionamendua hobetzeko balio dezake, eta baita gure enpresaren sustapena egiteko ere.
Prozesu honen bitartez, Sareaz Blai izango duzu ondoan, zure helmugak lortzeko laguntza eta gidaritza eskainiz. Gainera, igogailuaren tresnak lantzeaz gain, beste web orrietako estekak lortzen ahaleginduko gara. Era horretan ere gure egoera bilatzaileetan hobetzea lor dezakegu eta.
Nola aldatzen du gure posizionamendua aipatutako estrategiak aplikatutakoan?
Tamalez gure web orrian egindako aldaketak, lortutako estekak edota beste motatako ekintzak ez dira ikusgai izango bat-batean. Bilatzaileek web orriak aldizkako arakatzen dituzte, eta aurkitzen dutenaren arabera haien indizeak eguneratzen dituzte, baina prozesu hori ez da hain arina, aldaketak ez dira bat-batekoak. Hortaz, mota hauetako estrategiak erabiltzeko pazientzia izan behar dugu, eta seguru aski ezin izango dugu lehenengo hilabeteetan emaitzak ikusi, batez ere gure hitz-gakoen lehiakortasuna handia bada.
Adibide moduan, hona hemen grafikoa:

Bertan web posizionamenduaren hobekuntza-kurba ikus dezakegu, ekintzak lantzen ari garen bitartean. Hasieran, kurba nahiko arina da, eta edozein hobekuntza, behin bilatzaileak aurkituta, gure posizionamendua igoko da. Geroago, hobekuntza motelagoak aplikatzen ia-ia leku berean jarraituko dugu, eta askoz zailagoa izango da igotzea. Optimizatze-ekintzak egiteari uzten badiegu, gure posizionamendua jaitsiko da apurka-apurka.
Hortaz, pazientzia birtutea da web posizionamendua lantzeko orduan. Argi izan behar dugu behin maila batera helduta, lehenengo postu horietan mantentzea baino ezin dugula egin, eta hori albiste ona izan behar da gure posizionamendu onari etekinak ateratzeko.



Aurrezki pack: Oinarrizko web posizionamenduaren kontzeptuak sartzen dira: izena ematea bilatzaileetan, direktorio nagusiak eta Google Local-en. Gainera, web orriaren ikuskaritza egingo dugu, hitz-gakoen aldetik hobekuntzak detektatu eta aplikatzeko, posizionamendua hobea lortzekotan. Hileko txostena ere emango dizugu, zure web orriari buruzko informazio interesgarria daukana. Era horretan, aurrerapena neurtu ahal izango duzu.
Estandar pack: Aurrezki packaren kontzeptuez gain, direktorio gehiagotan emango dugu zure orriaren izena. Gainera, estekak kudeatuko ditugu, zure web orria ezagutarazteko.
Estandar plus pack: lehengo pack-eko kontzeptuez gain, hiruhilabeteko prentsa-oharra bidaliko dugu zure enpresa sustatzekotan, eta bi gako-hitz erabiliko dugu zure orria posizionatzeko.
Aurreratua pack: lehengoaz gain, Google-go Pay Per Click (PPC) kanpainak ere kudeatzen ditugu zure enpresa sustatzeko.
Aurreratua plus pack:lehengo pack-ekoa kontzeptuak ditu, baino hiru gako-hitz kudeatuko ditugu.
Top pack: sare sozialak gero eta garrantzitsuagoak dira marka-irudia lortzeko. Pack honekin, zure presentzia birtuala sortu eta kudeatuko dugu sare hauetan ( Facebook, Twitter, eta abar), eta baita enpresaren bloga (Blogger) eta edukien kudeaketa. Gainera zure Interneteko erreputazioa ere berrikusiko dugu, eta zutaz esaten denari adi egongo gara, "irudi garbia" izan dezazun.