Publizitatea online

Marketina izugarri aldatu da azken urteotan, batez teknologia berriak eta Interneten eskutik. Tradizionalki, enpresek publizitatea egiteko orduan telebistan jarri dute arreta, batez ere aurrekontu handiak dituztenek, eta baita hedabide idatzietan, paneletan, tokiko direktorioetan, eta abar.

 nyanuncios

Sistema hauek guztiek ezaugarri komun bat badute, hain zuzen ere euren bezeroei zuzenki heltzeko aukeraren falta. Hortaz, ahalik eta jende gehiengana hurbiltzea da helburua, horietako batzuek bezeroak bihurtuko diren esperantzarekin.

Hori gutxi balitz, kanpaina hauetako eraginkortasuna neurtzea ezinezkoa da, eta gehienetan pertzepzioetan eta sentsazioetan oinarritzen gara.

Demagun ohiko publizitaeko panela ikusten dugula errepidearen ertzean gidatzen dugun bitartean. Milaka pertsona joan daitezke egunero leku horretatik eta erakutsitakoa ikusiko dute, baina, horietako zenbat pertsona daude benetan interesatuta?. Eta bezero berriak egiten baditugu kanpaina martxan dagoen bitartean, nola jakin horietako zenbat etorri zaizkigun panela ikusi dutelako?.

Erantzunik gabeko galderak dira, zeren ez baitago neurtzerik. Horregatik apurka-apurka enpresak murrizten ari dira hedabide tradizionaletan egindako inbertsioak, Interneten diru gehiago sartzen ari diren bitartean.

Online publizitatearen abantailak

Orain eskura dugun tresnekin, bilatzaileetan kontsulta bat egiten denean iragarki pertsonalizatutako bat jar dezakegu, eta gai konkretu bati buruzko webgune batean gure propaganda jarri, edota webgune orokor batean interesatzen zaigun gai bati buruz hitz egiten denean gure publizitatea erakus dezakegu. Era honetan, ez ditugu kanpaina masiboak egingo, interesatuta dauden pertsonentzat baino, gure bezeroak izan daitezkeenak hain zuzen ere. Are gehiago, erabiltzeak nola bilatzen duenaren araberako iragarkia emateko aukera izango dugu, publizitatea era horretan askoz erangikorrago eta merkeagoa izanik.

Gainera, gure webgunean gertatzen dena neurtzeko aukera ere badugu, konbertsioak egiten diren jakin dezakegu, eta hortaz kanpainaren eraginaren zalantza argituta izango dugu. Emaitzak ikusi eta ondorioak atera baino ez dugu egin behar gure negozioa hobetzeko.

Desabantailak ere badaude, ordea...

iphoneroto

Baina dena ez da hain erraz. Nahiz eta Google-k Adwords tresnarekin merkatu osoaren jabea izan arrean, beste plataforma batzuk ere badaude, hala nola Bing, Facebook, PAN, Linkedin eta abar. Nork bere ezaugarri badu, eta argi izan behar dugu nola eta noiz inbertitu gure dirua. Mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, emaitzen neurtzea, lurreratze-orriak...

Kanpaina hauetako kudeaketa ez da batere erraza, eta eskarmentua ez baduzu azkenean trafiko gutxiago izango duzu diru gehiagoren truke kudeaketa txar horren ondorioz. Are gehiago, dirua xahutu dezakezu inolako emaitza ikusi barik.

Horregatik gaude hemen, zure online publizitatea kudeatzen laguntzeko. Plataformen aukeraketa, hitz egokienak, orientazioak, konfigurazio teknikoak eta abar egingo ditugu zure negoziorako denbora izan dezazun.