Webguneetako sortzea

 

Diseño web

Gero eta globalizatutako dagoen mundu honetan, ezinbesteskoa da Internet egotea webgune baten bitartez. Negozioaren euskarria izateko, edota gure enpresaren erakuslehio baten moduan, web orria ezinbestekoa da ikuspena lortzeko.

Hala ere, ezin dugu nolabaiteko orria eduki. Helburuak bete behar ditu enpresako irudi on bat emateko, zeren txarto egitekotan kontrako eragina sor baitaiteke.

Sareaz Blai-n diseinu serio eta eraginkorra lortzen lagunduko dizugu, edukiak, aurkezpena, eta helburuak lortzeko egitura egokiena zure ondoan lan eginez bezeroei konbentzitzeko.

Eta ez dizugu aldaezina den diseinu estatikoa utziko; zure esku edukien kudeatzailea izango duzu, eta hortaz, guk emandako heziketarekin zure artikuluak sartzeko gaitasuna izango duzu. Nahi baduzu, noski, zeren guk ere egin baitezakegu.

Gainera, webgune elebiduna sor dezakegu hala nahi baduzu. Hori guztia kalitate teknikoarekin eta benetako prezio lehiakorrenekin, zeren Sareaz Blai-n ondotxo baitakigu zure negozioa lehentasun osoa duela.

Eta urrun zauden arren, hori ez da arazoa izango. Teknologiak gerturatuko gaitu, eta elkarrekin lan egiteko aukera emango digu. Telefono, bideokonferentzia, email eta abarren bitartez jarriko gara zurekin harremanetan eta jarritako zerbitzari batean erakutsiko dizkizugu emaitzak pausoka, zuk nahi duzuna dela ziurtatzeko.

Hosting de sitios web

Eta, egia esan, merkatuan webguneak egiten dituzten enpresa asko dago. Hostinga, txantilioia, domeinua, erabilerraztasuna, posizionamendua; eguneroko terminoak dira baina zuretzako korapilatsuak izan daitezkeenak. Horregatik, jakin behar duzuna azaldu nahi duzugu, kriterio onenarekin aukeratu dezazun, berdin dio enpresa edota autonomoa zaren. 

Jakin badakigu arazoak eta ohiturak eguna jaten dizkizutela. Behar ez dituzunak dira kezka gehiago. Behar duzuna da konfiantza osoarekin zure webguneko ardurak talde on batean delegatu ahal izatea.

Eta nola egiten dugu hori Sareaz Blai-n?

Alde batetik, soluzio irekiekin lan egiten ditugu. Horrekin teknologiak ematen duen kode eraginkor, fidagarri eta garbia bermatzen dugu, egunero aldatzen duena ahalik eta hoberena izateko. Software-ren ikuspegi honek garapen merkeagoak egiteko aukera ekartzen du, eta zuk, bezero moduan, aurrezkiak ere nabarituko dituzu. Eta hori zuzenean ikus dezakezu gure webgunean prezioak ere argitaratuta daudelako.

Pentsa ezazu zer gerta daitekeen programa jabedun bat erosten baduzu, kode itxiarena. Zure webgunea oso ona izan daiteke arlo estetikoan, eta baita eraginkorra ere, baina egunen batean hobekuntzak  beharko dituzu, edota konponketak. Egoera horretan, lotuta zaude webgunea egin duzun enpresari; bere prezio eta baldintzak onartu beharko dituzu zeren ez baitu beste inork kode hori mantentzen duenik. Eta enpresak dagoeneko ez badu existitzen, seguru aski hutsetik hasi beharko zenuke. Guk, zurekin lan egiteko gogoa dugu, noski, baina behin wegunea eginda edozein arrazorengatik gurekin jarraitu nahi ez baduzu ez da ezer gertatzen, edozein enpresak har dezake webgunea inolako arazo barik zeren ez baitu "zulo beltzarik" aurkituko. Webgunea zurea baita.

software irekia

Gure lana nabigatzaileen arteko bateragarritasunean ere nabarituko duzu. Behin baino gehiagotan nabigatzaile batean baino ez dutela funtzionatzen webguneak topatzen ditugu. Guk, nabigatzaile nagusietan frogatzen ditugu web orriak arazorik ez dagoela ziurtatzeko. Era horretan Mac, Linux edota Windows erabiltzaileek ikusi ahal izango dute zure webgunea.

Gainera, arazoak ekiditeko, webgunearen kudeaketa integrala egin dezakegu hala nahi baduzu. Horrela, domeinua eta hostinga kontratatuko dugu eta webgunea martxan jarriko dugu zuzenki. Era berean, denbora mugatua baldin baduzu, edukiaren kudeaketa ere egin dezakegu, zuk emandako indkazioekin "markaren irudia" bilatutakoa dela baieztatzeko.

Eta hori jakinda, zenbat webguneetako enpresak daudela uste duzu orain?