Posizionamenduari buruzko galderak (FAQ)

 Preguntas frecuentes

¿Zer da SEO edo web posizionamendua?

Google-en, edo beste bilatzaile batean, gako-hitz zehatz baterako web orri bat ahalik eta goren kokatzeko erabilitako teknika eta prozedurak. Helburua lortzeko mota askotako analisi eta azterketak egin behar dira, bai barrukoak, hala nola webgunearen egitura, edukia, eta abar, eta baita kanpokoak, hala nola beste orri batzuetan gure webgunera doazen estekak, seinale sozialak, eta abar.

Google-ek zigortuko al nau nire webgunean SEO egiteagatik?

Bilatzailearen ranking-ak artifizialki ez modifikatzeko politika zehatzak ditu Google-k. Hala ere, SEO egitea ez du ekartzen inolako araurik hautsi behar izatea, eta posizionamenduaren lan guztiak legaltasunaren barruan egin daitezke gure saria jasotzeko. Guk egiten dugun posizionamendua segurua da, eta hortaz ez duzu izango inolako zigorrik.

Zenbat kostatuko zait posizionamendua kontratatzea?

Webgunearen Proiektu bakoitzaren beharraren araberakoa izango da prezioa. Gure web orrian kontsulta ditzakezu inolako konpromezurik gabe. Aukerak

Zenbat denbora beharko dut lehenengo postuetara igotzeko?

Posizionatu nahi dugun gako-hitzako lehiaren arabera. Hitz batzuk posiziona daitezke hilabete bakar batean, eta beste batzuek askoz denbora gehiago beharko dute ranking on bat lortzeko. Ez dago arau finkorik, baina gure zerbitzua kontratatzean aurreko ikasketa egingo dugu hitz-gako onenak bilatzeko, ahalik eta lasterren posizionatzeko helburuarekin.

¿Lehenengo postua bermatuko didazue zuen zerbitzuak kontratatzen baditut?

Tamalez ez. Ez gu, eta ez inork. Ez dago hori berma dezakeen SEO agentziarik. Google-ek bere algoritmo sekretuaren bitartez erabakitzen du hori, eta haiek baino ezin dute halakorik egin. Eta hala ere, ez dute egiten.

Orduan, zer motatako berme eman diezadakezue?

Zerbitzuak kontratatu dituzunetik sei hilabeteren epean posizionamenduan hobekuntzarik ez badago, dohain lan egiten jarraituko dugu gertatu arte.

Behin posizionatuta, SEO lana egiten jarraitu behar dut?

Gehienetan bai. Lehiaren arabera izango da, baina oro har SEO lanari uzten badiogu galduko ditugu posizioak seguru aski.

Posizionoamenduaren lana etengabe egin behar bada, ez da hobea izango klik bakoitzeko kanpainak (CPC) kontratatzea?

Ordainketako kanpainak eragin zuzenak dituztela egia den arren, erabiltzaileek, alde batetik, konfiantza gutxiago dute publizateko arean, eta hortaz klik gutxiago egingo dute area organikoarekin alderatuta, eta bestalde, kanpaina hauek posizionamendua baino askoz garestiagoak izan ohi dira, eta euren eraginak askoz laburragoak, zeren ordaintzen dugun bitartean baino ez dira indarrean egongo. Behin kanpaina itxita, desagertuko dira.

Zer gertatzen da bi bezerok gako-hitz berberak posizionatu nahi badute? Batentzat onuragarria dena ez da kaltegarria bestearentzat eta alderantziz?

Bai, horregatik ez dugu inoiz gako-hitz berberak posizionatu nahi dituzten bi bezero aldi berean. Ezta nahiz eta berdinak ez izan, oso antzekoak badira ere. Gure konpromezu etikoa da bezero guztiei tratu egokia emateko.

Igoko duzue web posizionamenduaren prezioa urtero?

Prezioak alda daitezke. Ez du zertan urtero izan, ezta urtearen hasieran ere. Hala ere, zerbitzuren bat kontratatua duten bezeroek ez dute inolako igoerarik izango kontratazioa mantentzen den bitartean. Era honetan, segurtasun osoa ematen dizugu.

Jakin al naiteke zehatz gehiagorekin nola funtzionatzen duen zuen posizionamenduaren zerbitzua?

Bai noski. Hemen bertan aurki dezakezu gure posizionamenduaren nondik norakoak.

Ez dut posizionamenduaren zerbitzu espezifikoak kontratatu nahi, baina nire webgunea hobetzeko hileko aholkularitza izan nahiko nuke. Ba al dago aukera?

Zorionez bai. SEO aholkularitza-ren zerbitzua badugu zure webgunearen puntu guztiak aztertzeko, eta baita hileko trafikoa ere.

Nire webguneak dituen arazoen txosten bat izan dezaket?

Gure dohaineko txostena eska diezagukezu inolako konpromezu barik

Ez dut argi arkusten, eta norbaitekin hitz egin nahiko nuke nire zalantzak argitzeko. Lagun al nazakezue?

Jakina. Web orri honetako goikaldean agertzen den telefonoan edota posta elektronikoan jar zaitezke gurekin harremanetan. Gureak eta bi egingo dugu zure zalantza guztiak argitzeko.