Webguneei buruzko ohiko galderak

 Preguntas frecuentes

Zenbat denbora behar duzue webgune berri bat sortzeko hutsetik hasita?

Webgunearen arabera, baina gehienetan 15 eta 30 egun artean eginda dago.

Web orrietako eduki eta testuak idatzi behar ditut?

Oro har bai. Guk laguntza eskaini eta aholkua eman dizazukegu, eta hala egingo dugu, webgunearen egitura, informazioaren antolatzea, nabigagarritasuna, eta abarri buruz, baina benetako ezagutza zure esku dago, eta nahiz ez guk lagundu, zure ekarpena guztiz beharrezkoa da.

Zenbat kostatuko zait webgunea sortzea?

Webgune motaren araberakoa izango da; hemen dituzu ohiko aukerak

Zer esan nahi du webguneak posizionamenduaren oinarriak jarraituta sortu izana?

SEO teknikak erabiltzen direnean webgune bat posizionatzeko, eta nahiz eta beste aspektu batzuk aintzat hartu behar diren arren, sortutako edukia eta webgunearen egitura eta programazioa baldintza zehatz batzuk bete behar dituzte posizionamenduaren lan hori arrakastatsua izateko. Sareaz Blai-k ondotxo dakigu hori, eta sortzen ditugun webgune guztiak baldintza horiek betetzen dituzte. Horrek ez du zertan ekarri berez posizonamendu on bat, baina lehia gutxiko terminoetarako hala izatea gerta liteke. Hala ere, oinarri horiek jarrita daude eta posizionatzeko orduan egin behar den lana arintzen da.

Zer gertatzen da sortutako webgunearen estetika ez bazait gustatzen?

Hori gerta ez dadin egiten dugu lan. Horregatik, zuzenean ikusiko dituzu egingo ditugun aldaketa guztiak zuk nahi duzuna hori dela baieztatzeko. Zer edo zer gustatzen ez bazaizu, aldatu eta beste irtenbide bat bilatuko dugu zure ikusminak asebetetzeko.

Zer gertatzen da webgunearen edukia aldatu nahi badut informatika-ezagutzak izan barik?

Sistema prest dago edozein ezagutze handirik gabeko erabiltzaileak sartu eta edukia eguneratu ahal izateko. Horretarako tutoriala txiki bat utzi eta azalduko dizugu zalantza guztiak argitzeko. Eta hala nahi baduzu, gure mantentze-zerbitzua eskainiko dizugu arazo guztiak ekiditeko.

Eta webgunea beste hornitzaile bat kudeatzea nahi badut?

Ez dago arazorik. Webgunea zurea da, eta nahi duzuna egin dezakezu. Gure aldetik ez dugu inolako oztoporik jarriko, eta erraztasun guztia emango diogu hornitzaile berriari arazoak sor ez daitezen.

 

Enkriptatutako edozein motatako kodea erabiltzen duzue lehiakideak oztopatzeko?

Garatzen ditugun webgune guztiak PHP teknologiarekin sortzen dira, inolako kode ezkuturik erabilita, edukien kudeatzaile baten bitartez. Era horretan, hobetu eta aldatu ahal izango duzu webgunea erraztasun osoarekin.

¿Webgunea nabigatzaile guztiekin izango da bateragarria?

Erabilitako teknologia guztiz unibertsala da, eta salbuespen batzuk kenduta, nabigatzaile zahar batzuekin, dena ikusiko da ondo guztietan. Edozein kasutan, egindako webguneak nabigatzaile nagusietan frogatzen ditugu, eta baita bereizmen ezberdinak erabilita ere arazoak ez daudela ziurtatzeko.

Ez dut denborarik hosting hornitzailea bilatu eta webguneak igo, mantendu eta konfiguratzeko. Egin al dezakezue?

Nahi duzun hornitzailea aukera dezakezun arren, gure esku uzten baduzu guk egingo dugu domeinuaren erregistroa, eta zure beharretarako egokia den hosting batean jarriko dugu.

Webgunearen bertsio mugikorra egin nahi dut. Posible al da?

Bai noski. Hemen ikus dezakezu webgune mugikorrei buruzko informazio osoa. Jar zaitez gurekin harremanetan eta aukerei buruzko informazioa emango dizugu.

Badago hosting hornitzaileek webguneak egiteko tresna automatikoak dohain eskaintzen dituztenak. Zergatik ordaindu behar dut orduan nire webgunea egiteko?

Egia da hornitzaile handi batzuek mota hauetako eskaintzak egiten dituztela. Hala ere, badago hainbat kontu aintzat hartu behar dugunak erabakia hartu baino lehen. Hasteko, zuk zeuk egin beharko duzu zure webgunea eurek emandako tresnarekin; erraza, erakargarria eta erosoa izan daiteke, baina ikasi beharko duzu erabiltzen, eta horrek denbora ematen du. Bigarren, ez dago guztia egiterik; emandako tresnek ohiko arazoei egiten diete aurre, baina goizago edo beranduago egin nahi duzun zer edo zer, edo arazo baten aurrean blokeatuta geratuko zara, eta konpontzeko denbora eta esfortzu itzela jarri behar izango duzu mahai gainean. Hori, azkenean konpontzen lortzen baduzu, zeren batzuetan kanpoko laguntza beharko baituzu. Eta hirugarren, dohaintzat saltzen dizute, baina ez da guztiz egia; eurekin lotuta gera zaitezke betiko hosting hornatzaile moduan, eta oro har prezio garestiagotan. Mugi dezakezu zure webgunea beste hosting batera? Edota webgunea alokairuan duzu eta garatutako hosting-en baino ezin duzu erabili?

Ez dut argi zer behar dudan. Lagun al nazakezue?

Jakina. Jar zaitezte harremanetan gurekin goiburuan agertzen den telefonoan edota posta elektronikoaren bitartez.