WEBGUNE MUGIKORRA

Teknologia mugikorrak gero eta ageriago daude industria guztietan. Gailu mugikorretako erabiltzaileak etengabe ari dira hazten, eta horrek gailu gehiagoren agertze eta sortzea ekartzen du, eta baita sistema eragileak eta aplikazioak ere. Horregatik, plataforma hau tresna onena bihurtzen ari da negozioen jabeek euren produktuak eraktusi, saldu eta merkaturatzeko, bezeroekin elkarri eragiten dieten bitartean eta webgunea bisitatzera animatzen dituzte eskainitako produktuak eros ditzaten. Webgune mugikor baten sortzea da erarik onena presentzia mugikorra sortzeko, enpresaren arrakasta lortze aldera.

Enpresa handiek webgune mugikorra sortu eta mantentzeko gaitasuna badute, baina txikientzat zailagoa da erabaki hori hartzea. Hala ere, presentzia mugikorra garatu duten enpresak abantailak dituzte besteekin alderatuta. Hona hemen arrazoi batzuk zure negozioaren webgune mugikorra beharrezkoa dela baieztatzeko:

Telefono adimentsuen erabiltzaile gehiagotara heltzea

Gero eta erabiltzaile gehiago dituzte telefono adimentsuek eta enparauek. Egun, ez dira jendarekin hitz egiteko bakarrik erabiltzen; are gehiago, negozioak egiteko era bideragarri batean bihurtzen ari dira, bezeroei azken produktuetako eguneraketak ezagutu, denbora errealeko txaten bitartez laguntza jaso edota zure enpresari buruzko informazioa euren sare sozialetan banatzeko aukera ematen dietelako. Baina ez egotituako webguneak ez dira ondo ikusten gailu mugikorretan, eta hortaz, ez dute esperientzia ona ematen bisitariei. Webgune mugikor baten sortzea bisitariei asebetetzen laguntzen dizu, bezeroak egiteko bidea izugarri biguntzen.

smartphones

Zure negozioaren promozioa

Webgunean zure negozioari buruzko zehatz guztiak eman ditzakezu, bisitariei bulegorako sarbidea errazten, edota dendara, telefono zenbakia, helbideak, mapak, eta abar. Horrek erraztasuna emango die harremanetan jartzeko orduan, informazio gehiago jaso barik.

Gainera, mugikorretako elementu espezifikoak erabil daitezke, ahal nola kokapena edo "click-to-call" deritzona, botoi bat sakatuz deitzea ahalbidetzen duena; era horretan, eskaintzak eta deskontuak eskaini ahal dira negozioaren eremuan aurkitzen diren bisitariei, maizago bisitatzera animatuko dituena, eta baita euren lagunekin informazioa banatzera ere. QR kodeak ere erabil ditzakezu ohiko lekuetan negozioa promozionatzeko, erabiltzaile gehiago lortzekotan.

Negozioaren sustatzea

Posizionamenduaren hobetzea

Google-k mugikorretarako web orriak bereziki tratatzen ditu, eta batzuetan lehentasun gehiago ematen die, zure posizionamenduaren hobetzea ekar dezakeena.

Horrek zure webgunea gehiago agertzeko aukera duela esan nahi du erabiltzaileen gailu mugikorretan errazagoa bada nabigatzen.

Posizionamendua