• webguneetako diseinua

    Webguneetako diseinua

    Webgune erangikorrak. Teknologia aurreratuena.

  • SEO web posizionamendua

    Web posizionamendua

    Jarri zure webgunea lehenengo postuetan

  • SEM publizitatea

    Online publizitatea

    Euskarri guztietako kanpainak: Adwords, Facebook, PAN, Linkedin.

  • web analitika

    Web analitika

    Zure webguneko erabiltzaileen jarrera funtsezkoa da

  • Teknologia integrala

    Aholkularitza teknologikoa

    Zure enpresan integratzen dugu teknologia

Printzipioak eta baloreak

Sareaz Blai Internet eta teknologiaren munduko gazte sutsuek sortutako enpresa da, negozioei Interneten lehenengo urrats sendoak ematerakoan laguntza emateko helburua duena. Gure ibilibidean hainbat aldiz ikusitako arazoak etengabe errepikatzen ari dira enpresa asko, batez ere enpresa txikiak eta ekintzaileak, gurpil zoro teknologiko batean sartzen dira, irtenbidea aurkitu barik.

Gehienetan aholkularitza aditurik gabeko autodidaktak dira, eta hainbeste tresna eta programak daudenez, helburu eta kriterio argi barik erabiltzen dira, era desegokian, eta horrela euren benetako onura galtzen dute, denbora galera bihurtuz. Hemendik aurrera, eta erabilitako tresna oso mugatua dela iritsita, beste programa bati eusten diote, eta horrela une oro, programak eta tresnak frogatuz, zeren zerrenda bukaezina baita. Horrela sartzen da irtenbiderik gabeko gurpil zoro horretan. Ehunka aldiz ikusita dugu, eta arrazoia beti da berbera: tresnak eta programak ondo erabili eta aprobebatzeko heziketa eta laguntza behar da; bestela, ezinezkoa da euren funtzio guztiei etekina ateratzea.

Hain zuzen ere, guk gabezia horiek leundu nahi ditugu. Gure helburua edozein motatako enpresa teknologiaren bidean eroso sentitzea da, helburua eta estrategia aurrez finkatuz. Horrela, tresna egokienak aukera daitezke errazago, eta urratsak emateko plana, logikoa eta zure erritmoari egokituta, jar daiteke abian. Bide horretan lagundu nahi zaitugu bakarrik ez sentitzeko; hurbiltasuna eta segurtasuna eman nahi dizugu urratsez-urrats, aurrez prestatutako estrategiak eta planifikazioak betetzen dituzun bitartean. Zure erronka gurea delako, eta zure arrakasta geurea ere baita.

Horretarako, Internet eta marketing-ekin erlazionatutako hainbat zerbitzu eskaintzen dizugu. Aholkularitza eta laguntza, azalpen argiak, zerotik hasita eta terminologia eta kontzeptuak publiko guztientzat azalduta. Zure negoziorako irtenbide egokienak eta merkeenak bilatzen ditugu, honako premisak aintzat hartuta:

 

- Sortutako produkutuak zureak dira. Zure webgunea garatzen badugu, eta kontent ez bazaude, nahi duzun lekura eraman dezakezu, eta nahi duzun enpresak egin ditzake mantenuaren lanak eta garapenak. Guk aldaketa erraztuko dizugu, eta kode ezkutu edo enkriptatua ez dagoela ziurtatzen dizugu. Zure da, azken finean, eta nahi duzuna egin dezakezu.

 

- Gardenak gara. Gureak eta bi egiten dugu software libre eta kode irekiarekin lan egiteko. Eginda dagoena, eta bere lana ondo egiten duena gainera erabil daiteke behin baino gehiagotan, eraginkorra delako. Horrela, aurrerapen teknologia izango duzu zure alde, beti egon zaitezke eguneratuta eta estandarra denez erraza izango da edonor arduratzea. Eta kostua baxuagoa da, noski.

 

- Informazioa dohain da. Horregatik nahi duzun guztia azalduko dizugu inolako konpromezurik gabe. Dohain ez den bakarra lana da.

 

Zer edo zer gehiago pentsatu behar duzu? Egizu apustu gure alde, egizu apustu zure alde!