Lan egiteko era. Web posizionamendua.

 Posizionamenduare lana estrategia eta taktika eskatzen du. Ez da egun batetik bestera egiten den prozedura, eta edozein motatako ekintza burutu baino lehen posizionatu nahi dugun webguneari buruzko azterkta zehatza eta sakona egin behar da, era onean egituratzeko bezeroen beharretara egokitzeko. Ez da erabilgarria izango trafikoa ekarriko ez duen gako-hitz baterako ondo posizionatuta egotea; denda egunero itxita izatearen parekoa litzateke.

Sareaz Blai-n definizio on baten garrantzia jakin eta ulertzen dugu, eta horregatik zure posizionamenduaren SEO plana prozedura sistematiko bat erabilita burutuko dugu:

circulo

Webguneraren analisia

Dagoeneko baduzu webgunea. Edukia sortu eta web orriak martxan dituzu. Baina agian posizionamenduaren aldetik ez daude ondo optimizatuta. Horregatik, gure lehenengo pausua zure webgunearen azterketa sakona egitea izango da, osasuna eta osotasuna baieztatuz ikuspuntu orokor batetik. Bilatzaileek sartu ahal izatea behar dugu, ahalik eta oztopo gutxien topatuz ohiturazko ikusketan. robots.txt edo sitemaps.xml bezalako fitxategien existentzia egiaztatuko dugu, eta esteka apurtuta, bikoiztutako edukia, eta posizionamendurako kaltegarriak diren beste arazo batzuk ez egotea ere aztertuko dugu.

 

Edukiaren analisi eta egituraketa

Zure webgunean osasuntsu dabil, bilatzaileei harrera ona emateko prest dago eta indexatuta eta posizionatuta izateko ere optimizatuta dago, baina barruan duen informazioak ez dago ondo egituratuta. Erabiltzaleak menu artean galtzen da, zaila da informazioa aurkitzea, eta ez dago era logiko eta intuitiboan jarrita. Ohiko arazoak dira, baina zuzendu behar dira.

Bilatzaileei webgune on bat eskaintzea bezain inportantea da erabiltzaileak eroso sentitzea, zeren hori izandako bisiten konbertsio-tasa handiagoa ekarriko baitu. Zure webgunean dagoen edukia aztertuko dugu zure negozioaren ikuspegitik, edukiaren ikuspuntu onenaren bila erabilerraztasun eta aurkezpenaren kriterio estandarrak erabiliz, zure erabiltzaleei ahalik eta erraztasun gehien eman ahal izateko zure web orrietan sartu orduko.

 

Gako-hitzetako analisi eta aukeraketa

 Posizionatu orduko, gako-hitz egokienak aukeratu behar ditugu. Ez du ezertarako balio lehia eskasa dituzten gako-hitzak aukeratzea trafiko gutxi ekartzen badute, zeren ez baititugu bezeroak lortuko. Denda basamortuan jartzea bezalakoa da; handia eta polita izan daiteke, eta baita merkea ere, baina ez da inor sartuko. Era berean ezin dugu trafiko erraldoia duten hitz-gakoak aukeratu baina lehia altuegi dutenak, zeren ezinezkoa izan baitateke posizionatzea, behintzat epe logiko batean.

Fase honen helburua posizionatzeko gako-hitz onenak topatzea da eta gure webugnearen edukia trafikoa ekarriko diguten termino horiei egokitzea.

 

Estekak edo backlinks-en kudeaketa

Behin gure webgunea hautatutako gako-hitzetara egokituta, bere onarpena areagotu behar dugu trafiko eta posizionamendu gehiago lortzeko. Helburua lortzeko era bat gure orrietarako estekak lortzea da. Blogetan egindako sarrerak, foroak, blogetako iruzkinak, eta abar. Zama handiko lana, baina beharrezkoa emaitzak lortze aldera, guk zure webgunea posizionatzeko egingo duguna.

 

"Seinale sozialetako" kudeaketa

Facebook, Twitter, Google Plus, eta gainerakoak aldaketa sakona ekarri dute erabiltzeen jarreretan eta Interneten bitartez harremanetan jartzeko ohituretan. Bilatzaileek, Google ez ezik, joera argi eta gari ikusi dute, eta mota hauetako seinaleak positiboki baloratzen ditzute. Hortaz, erabiltzaileek +1 edo Like egiten dutenean gure web orri batean, eragina zuzena du posizonamenduan. Sareaz Blai-k zuretzako egiten ditu mota hauetako kanpaina sozialak.

 

Emaitzen analisia eta neurketa

Gutxirako balio du kanpaina on bat burutzea emaitzak neurtzeko gai ez bagara. Horregatik, hialbetero trafiko eta posizionamenduaren txostena jasoko duzu, zenbat bisita, zer gako-hitz, errebote-tasa eta zer gertatzen ari den esaten dizkiguten beste datu batzuk azalduko dizkizunak. Era horretan, zuzentzeko ekintzak hartu ahal izango ditugu.

 

Errepikatu, batu,... eta jarraitu

SEO kanpaina bat ez duelako inoiz bukatzen. Neurketetan hartutako datuen arabera, beharrezkoak diren prozesuak burutuko ditugu, eta berriro hitzetako analisia, edukia, estekak eta seinale sozialak sortuko ditugu...

Kontratatu orain